'K-2, zerua ukitzen' dokumentala estreinatuko dute Ordizian
Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan, ‘K2, zerua ukitzen’ dokumentala estreinatuko dute bihar, Ordizian. Eliza Kubarska alpinista eta dokumentalista poloniarrak egindako lana da. 1986ko udan, 12 herrialdetako espedizioek K2 mendia biderik zailenetik igotzeko saiakera egin zuten; 13 mendizalek bizia galdu zuten saiakera horretan, eta harrezkero, “uda beltza” bezala gogoratzen dute.
Kubarskak, alpinista haietako lauren seme-alabak bildu eta K2 mendiko oinarrizko kanpamendura joango dira, euren gurasoak lurperatuta dauden tokira. Bertan, euren gurasoek halako espedizio arriskutsuari ekiteko arrazoien inguruan gogoeta egingo dute. Dokumentalak sari ugari jaso ditu nazioartean.
Emanaldia larunbat gaueko 22:15ean izango da, Ordiziako Herri Antzokian.