Lehertu da festa Beasainen
La Salle ikastetxeko bosgarren mailako ikasleek irakurritako pregoiak eman diote hasiera aurtengo Loinatz jaiei, Beasaingo eta Iruñeako erraldoiak eta buruhandiak begira-begira zirela. Zanpaldunak ere bertan izan dira giroa alaitzen.
Barraka eta Txosna guneak ireki dituzte dagoeneko, eta gauean, 22:30ean, Mariren jaitsiera, eta 23:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Bideluze plazan eta Txosna gunean.
Hemendik aurrera, maiatzaren 15era arte, festa giroa izango da nagusi Beasainen.