Arri BKL senior mutilak txapeldun
Gipuzkoako gizonezkoen senior mailako Lauko finala irabazi du 83-77 Beasaingo Arri BKLek saskibaloi taldeak, Antzizar kiroldegian, Donostiako Bosteko taldearen aurka. Markagailuan atzetik joan badira ere, azkenean etxeko taldea nagusitu da. Antzizar kiroldegiko harmailak jendez beteta izan dira eta giro beroa sortu da bertan.
Lauko Finala irabaztearekin batera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Bigarren Nazional mailan aritzeko txartela ere eskuratu dute beasaindarrek.