Udan hasiko dira Gurutze Santuko etxeak egiten
Udako oporren aurretik promozio libreko bi bloke (44 etxebizitza) eraikitzen hasiko dira Gurutze Santun (Urretxuko hilerriaren ondoan). Eraikuntza enpresak babes ofizialeko 22 etxebizitza ere egingo ditu, 16 lagun baino gehiagok
Udako oporren aurretik promozio libreko bi bloke (44 etxebizitza) eraikitzen hasiko dira Gurutze Santun (Urretxuko hilerriaren ondoan). Eraikuntza enpresak babes ofizialeko 22 etxebizitza ere egingo ditu, 16 lagun baino gehiagok izena ematen badute. Lursaila ikastolarena da eta promozio honi esker bere eraikinaren zaharberritze eta handitze lanak hasi ahal izango ditu.
Gurutze Santun promozio libreko lau bloke eta babes ofizialeko bi egitea aurreikusita dago. Babes ofizialeko bigarrenak 22 eta 31 etxebizitza artean izango ditu. Etxebizitza guztiak garajea eta trasteroa edukiko dute.
Promozio librekoak dagoeneko salgai daude. Txikienek 71 metro koadro dituzte eta 145.000 euro balio dute. Handienek 108 metro koadro dituzte eta 240.000 euro balio dute.
Babes ofizialekoei dagokienez, udal hauteskundeen aurretik 50 bizilagunek interesa azaldu zuten. Datorren astean Jon Luqui alkatea eta Igor Zubillaga zinegotzia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko teknikariekin elkartuko dira. Bertan, etxebizitza bat lortzeko baldintzak zehaztuko dituzte. Izan ere, Etxebizitza Lege berriarekin ez da zozketarik egingo. Puntu gehien lortzen dituztenei salduko zaizkie etxebizitzak. Etxeak banatzeko orduan zein irizpide erabiliko den zehazten denean, udalak bilera bat deituko du. Bertan, nahi duten herritar guztiei etxebizitza hauei buruzko informazioa emango diete.