Aixa Vizuete zumarragarrak ‘Odisea’ liburua aurkeztu du
Aixa Vizuete idazle zumarragarrak Odisea liburuaren berrargitalpena aurkeztu zuen atzo Urretxuko liburutegian. Liburu hau Lirio de sangre bildumako lehenengo zatia da. Aurkezpen hau Liburutegian Interesguna programaren barne antolatu dute. Hilero,
Aixa Vizuete idazle zumarragarrak Odisea liburuaren berrargitalpena aurkeztu zuen atzo Urretxuko liburutegian. Liburu hau Lirio de sangre bildumako lehenengo zatia da.
Aurkezpen hau Liburutegian Interesguna programaren barne antolatu dute. Hilero, gai baten inguruan argitalpenak erakutsiko dira eta ekintza ezberdinak egingo dira. Maiatzeko gaia loreak eta landareak dira. Liburu aurkezpenaz gain, hitzaldi bat antolatu dute. Hilaren 24an Nerea Soraluzek loreak eta landareak ezagutzen eta zaintzen erakutsiko du. Saioa 18:00etan hasiko da.