
Igandean Donostian jokatu zen 8,5 kilometroko
Enpresa Lasterketan Goierriko hainbat enpresa sailkapenean aurre-aurrean ibili ziren.
Gizonezkoetan, Irizargo korrikalariak bigarren sailkatu ziren helmugan, Robin Comunicacion enpresaren atzetik; CAF hirugarrena izan zen.
Emakumezkoetan, laugarren sailkatu zen Irizar; eta
mistoan, hirugarren CAF.
Goierriko beste hainbat enpresek ere parte hartu zuten lasterketan. Besteak beste, Indarrek, Jasok eta Ezarrik.
Taldeka jokatzen da lasterketa eta talde bakoitza lau lagunek osatzen dute.