Arnaldo Otegi: «Prozesu honetan ez daude bi alde; guk bakarrik nahi dugu bakea»
Iraganaz, orainz eta etorkizunaz herdoilik gabe jardun da Arnaldo Otegi politikaria, Lazkaon. Gerriko elkarteak antolatutako Euskal Herria bizi da hitzaldia egin zuen atzo eta 300 lagun inguru bildu ziren Lazkaoko Areria antzokian. Bi ordu pasatxoko solasaldian, bake prozesuaren inguruko galde-sortak hartu zuen tarterik handiena. Inaxio Usarraldek egindako galderei erantzun zien aurrena Otegik, eta entzuleek egindakoei ondoren.
Gaur egungo egoera ez dela bake prozesu batekoa azaldu zuen. «Ez gaude bi alde; guk bakarrik nahi dugu bakea». Hala, Espainiaren joera ez dela ulertzen deitoratu zuen. Iraganaren kontakizun bakarra inposatzeko nahia ere salatu zuen, bere ustez, gaia ez baita instrumentalizatu behar. «Biktimez gutxiago hitz egin, eta biktimekin gehiago» jardun behar dela bota zuen.
Presoei dagokionean, «askatze prozesu politiko bat martxan» jartzeko garaia dela dio: «Askatutako preso bat gehiago, bahitu bat gutxiago izango da Espainiaren esku»
Bakegintzari dagokionean, autokritika ere egin zuen Otegik. Ezker abertzaleak «denbora gehiago» behar izan duela azaldu zuen, eta «aukera batzuk pasatzen utzi» dituela. Hala ere, aldaketa hori «batasunean» egin dutela azpimarratu du. «Hori zen obsesioa. Zatiketarekin emaitzak kaxkarragoak dira».
Otegik Lazkaon egindako hitzaldiaren inguruko informazio osoa bihar, Goierriko Hitzaren papeleko edizioan.