Egun Morea ospatuko dute bihar Beasaingo jaietan
Beasaingo Loinatz jaien barruan, biharkoa, Egun Morea izango da Txosna Batzordeak eta Kontzientzia Moreak-ek antolatuta. «Kontzientzia moreak piztea da gure helburua eta eraso matxistak une oro pairatzen baditugu ere, festetan eta parranda giroan areagotzen direnez, aurten egun hau antolatu dugu presentzia feminista egon dadin», diote Kontzientzia Moreak taldekoek.
17:00etan, Autodefentsa Feminista eta Maskulinitatea tailerra egingo dute udaletxeko batzar aretoan. Ondoren, 19:30ean hasita, Korrekintusa egingo dute. Kataluniarren festa ohitura bere egingo dute beasaindarrek. 150 litro garagardo, bost upeletan banatuta, jarriko dituzte herriko lau puntutan: plazan, Zaldizurreta kalearen hasieran, Bideluze plazan eta Txosna gunean bi.
Horretarako, bost euroan txartelak erosi behar dira Arrano eta Xuber tabernetan. Zapi moreak ere banatuko dituzte. Kontzientzia Moreak taldetik jakinarazi dutenez, elektrotxarangarekin hasiko dute garagardo poteoa, Loinazko San Martin plazatik abiatuta.
Gauean, berriz, Katekexix, Furia eta DJ Miau taldeen kontzertua izango da Txosna gunean