Martin Garcia Garmendia historialariak jasoko du Beasaingo Beti Biziren 'Urrezko Barea'
Bihar, Loinatz jaien barruan, 2013tik egin gabe dagoen ekitaldi bat berreskuratuko du Beasaingo Beti Bizi kultur elkarteak: Urrezko Barea domina emango dio Martin Garcia Garmendia historialariari beasaindarrari.
Besaingo herriaren alde alor guztietan egindako lana saritzen du Urrezko Bareak. Beasaingo Paperak bildumako liburu bat baino gehiago idatziak ditu. Azkena, aurtengo udazkenean argitaratuko du. Beasainekin lotutako hainbat eta hainbat artikulu ere idatzi izan ditu beasaindarrak. Beti Bizi elkarteak, Beasain Jaietan urtekariaren kolaboratzaileekin egiten duten afarian jarriko diote Urrezko Barea 2016 domina Garciari.
2013an Pako Etxeberriak eta Josetxo Martinezek jaso zuten Urrezko Barea; 2010ean Odolkiaren kofradiak; eta 2008an La Sallek.