Ordizia eta Baionaren arteko partida. ORE
Euskal Errugbi Federazioak antolatutako Mugarteko Irizar Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta Ampo Ordiziak, etxean jokatuko du. Senpere talde lapurtarra hartuko dute Altamiran. Partida bihar jokatuko dute, 19:30ean hasita.
Ampo Ordiziak hasiera ona eman zion txapelketari, lehen jardunaldian Baionari 26-40 irabazita. Talde lapurtarrak berriz Getxo Artea mendean hartu zuen, 27-12. Larunbatean aurrera egiten duen taldeak, datorren asteburuan jokatuko den hirugarren eta azken jardunaldian parte hartuko du.
Nuñezek ez du OREn jarraituko
Bestalde, Gorka Nuñez prestatzaile fisikoak ez duela Ordizian jarraituko jakinarazi du klubak. OREko zuzendaritza datorren denboraldia prestatzen ari da, eta erabakia “oso zaila” izan dela azaldu dute. Nuñezen profesionaltasuna azpimarratu eta zorterik onena opa dio klubak.