Lazaro Ormazabalen buruhandia aurkeztu dute
Gaur arratsaldean hasi dira Eitzagako jaiak. Haurrek marrazki tailer batean parte hartu dute eta txokolate-jana egon da. Ondoren, arratsaldeko une garrantzitsuena heldu da: buruhandi ikastaroan egindako buruhandien aurkezpena. Festa batzordekoek
Gaur arratsaldean hasi dira Eitzagako jaiak. Haurrek marrazki tailer batean parte hartu dute eta txokolate-jana egon da. Ondoren, arratsaldeko une garrantzitsuena heldu da: buruhandi ikastaroan egindako buruhandien aurkezpena. Festa batzordekoek sorpresa bat prestatu zutela iragarri zuten eta sorpresa itzela eman diete herritarrei: bost buruhandi iratxoak dira eta seigarrena Lazaro Ormazabali eskaini diote.
Eitzatar hau 2014an hil zen, bizitza osoan herriaren alde lan egin ondoren: Herriarteko pilota txapelketa irabazi zuen Zumarragarekin, Antion makina bat aldiz dantzatu zuen ezpata dantza, ezker abertzaleko zinegotzia izan zen eta urte luzetan Eitzagako Jai batzordeko kidea izan zen.