Down Sindromea dutenen Nafarroako Elkarteak eta hainbat musikarik bultzatutako proiektua da. Beasainen joko dute gaur, Loinatz jaien barruan.
Beasaingo Loinatz jaien bigarren asteburua ospatuko dute gaurtik igandera, eta egun hauetarako ere, musika eskaintza zabala prestatu dute. Gaur, Motxila 21 talde entzutetsuak joko du Bideluze plazan, 23:30etik aurrera. Down sindromea duten Nafarroako hainbat gaztek osatutako taldea da, eta musikari ugariren laguntza izan dute, tartean El Drogas edota Kutxi Romero kantariak. Larunbatean berriz, Garilak 26 taldeak joko du plazan, eta txosnetan, tekno gaua izango da, hainbat DJ gonbidaturekin. hitza