Zaldizkoak nagusi Altzagarateko lasterketa berdinduan
Altzagarateko festan, joan zen igandean, lasterketa-desafio berezia jokatu zuten Mitxel eta Ander Arizkorreta aita-semeek —korrika— alde batetik, eta Izaskun Ezkurra eta Goiuri Urdangarin ama-alabek —zaldian—, bestetik. Itsasondotik gora izan zen proba; korrikalariek zuzenean igo zuten, kilometro bat luze inguruko bidean, eta zaldizkoek itzulinguru zabalagoak eginez, 3 bat kilometro.
Inork espero baino orekatuagoa izan zen bukaera. Altzagaraten zain zeuden ikusleek Ander korrikalaria eta bi zaldizkoak bate-batera iristen ikusi zituzten, esprint bizian. Batera iritsi ziren, baina bigarren korrikalaria atzeraxeago geratu zenez, azkenean, garaipena ama-alaba zaldunentzat izan zen.
Herri txiki, apustu handi ekimenaren balioa goraipatu dute antolatzaileek, “herriko jendeak parte hartuz eta lagunduz” burutu baitute.