Goierriko taldeak irabazi du Tolosaldearen aurkako bertso desafioa
18:00etan puntuan hasi da Beasaingo Basakana tabernaren kanpo aldean, Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Goierri eta Tolosaldearen arteko bertso desafioa. Bi ordu eta laurden beranduago, Beasaingo bost tabernetan bertso jardunean aritu ondoren, entzuleek eman dute epaiaren berri: 3-2 nagusitu dira goierritarrak. Saio ona egin dute sei bertsolariek.
Tolosaldeko Harituz taldearen izenean Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu aritu dira. Goierrialdetik, berriz, Ane Beloki legazpiarra, Aratz Igartzabal gabiriarra eta Eneko Araiztegi segurarra. Gai-jartzailea Eresti Oiarbide izango da. Oiarbidek gidatu du saioa, euskaltegiko ikasleekin landutako gaiak eta berak prestatutakoak tartekatu ditu.