Idiazabalgo herri eskolako mendizaleek asteburu pasa egingo dute Baztanen, Iparla eta Beorlegi igoz
Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako ikasleek eta gurasoek ikasturteko azken mendi irteera egingo dute asteburuan. Ikasturtea borobiltzeko, hilaren 20an, 21ean eta 22an, asteburu osoko irteera egingo dute. Baztanen, Erratzun hartuko dute ostatu eta handik mugituko dira batera eta bestera. Larunbatean Iparla gaina ezagutuko dute eta igandean Beorlegi.













