Maiatzaren 28an Bilbora joateko deia egin du LABek
Goierri, Tolosaldea eta Buruntzaldeko LAB sindikatuko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur, Unipapel enpresaren aurrean. Bertan, hilaren 28an Bilbon egingo duten nazio mailako manifestaziora joateko deia egin diete langileei. Langileok bideak batuz! lemapean, Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatuko dituzte, prekarietatea salatuz.
Sindikatuak zabaldu duen oharrak dioenez, “bizi dugun emergentzia egoerak kalean egotea eskatzen digu, gertatzen adi dena ez delako normala”. Izan ere, LABek larritza jo ditu, bai egungo “langabezia eta pobrezia tasak” eta baita “lan mudnuan daukagun prekarietate maila” ere. Krisiaren aitzakian “murrizketa eta austeritate politikak inposatzen” hasi zirenetik 10 urte betetzear direla gogorarazi dute, eta “ongizate estatua deiturikoaren zimentuak pitzatzen” ari direla.
Hoi guztia dela eta, maiatzaren 28ko manifestazioa “anitza eta parte-hartzailea” izango dela diote, “langile kolektibo guztiei” zuzendutakoa. Gogorarazi dute “kalera atera eta mobilizatzea” beharrezkoa dela, eta langile guztiei egin diete manifestazio horretan parte hartzeko deia.
Goierritik autobusa
Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Goierriko LABek. 15:30ean aterako da Beasaingo anbulatoriotik eta 15:45ean, Zumarragako tren geltokitik. Izena emateko LAB sindikatuaren egoitzara deitu behar da.