Euskal Herriko bost hiritatik atera eta Angiozarren elkartuko dira Txirrinka AHTren aurkako egitasmoko partehartzaileak. AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu lemapean, “lurra zaindu eta eredu soziala eraldatu” behar dela aldarrikatuko dute. Larunbatean, Goierriko hainbat herritatik ere pasako da protesta ibiltaria, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Goierriko etapen antolaketa lanetan, Legorretako eta Ordiziako gazte asanbladek eta Fracking ez! eta Basherria taldeek parte hartu dute. Hauek dira Goierrin barrena egingo dituzten lau etapak:
28. etapa: Beasain – Ezkio-Itsaso. 18:35ean, Beasaingo tren geltokian.
29. etapa: Ezkio-Itsaso – Urretxu. 18:55ean, Santa Lutziko ostatuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.