Lazkaoko ikastolan sakelako telefonoak bilduko dituzte
LAZKAO // San Benito ikastolako DBH3ko ikasleek elkartasun egitasmo batean lagunduko dute, eta erabilitako sakelako telefonoak jasoko dituzte. Alboan elkartearekin, Kongon haurren hezkuntza bermatzen duen proiektu bati lagunduko diote. Telefono zaharra...

2013an Lazkaoko ikastolan egindako telefono zaharren bilketa.
San Benito ikastolako DBH3ko ikasleek elkartasun egitasmo batean lagunduko dute, eta erabilitako sakelako telefonoak jasoko dituzte. Alboan elkartearekin, Kongon haurren hezkuntza bermatzen duen proiektu bati lagunduko diote. Telefono zaharrak birziklatuz lortutako dirua hara bideratuko dute. Ekainaren 3ra arte bilduko dituzte telefonoak Lazkaoko ikastolan: LHn gela guztietan, eta DBHn irakasleen gelan.