Musika sustatzeko helburuarekin Igartza Musika Beka sortu du Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean
Beasaingo Udalak Musikenerekin, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin elkarlanean osatutako beka da. 2.000 eta 3.000 euroko bi beka emango dira.
Igartza Literatur Bekaren hari beretik sortu du Beasaingo Udalak Igartza Musika Beka. Sormena bultzatzearekin batera, Euskal Herrian kultura sustatzea eta musika hedatzea da bekaren helburua, bereziki goi mailako musika hezkuntzaren esparruan.
Musikenerekin, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin elkarlanean osatutako beka da, eta gaur sinatu dute Beasaingo Udalak eta Musikenek legealdi osorako hitzarmena Igartzako jauregian.
Bi beka
- Musikeneko goi mailako titulazioaren laugarren urtean eta Masterrean matrikula egin duten ikasleek izango dute 2.000 euroko eta 3.000 euroko saria jasotzeko aukera.
- Bekak helburu dituen ikasketak 2016-2017 ikasturtean egin beharko dira eta eskaerak jasotzeko epemuga 2016ko urriaren 10a izango da.
- Eskaerak Musikeneko idazkaritza akademikoan egingo dira.
- Bekak Beasainen jendaurrean egingo den kontzertu baten ondoren erabakiko dira, 2016ko urria eta azaroa bitartean.
- Bekadunek Igartzako jauregian edo Beasaingo beste edozein lekutan doako kontzertu publiko bat emango du beka horren antolakuntzak ezartzen duen datan.
- Bekaren zenbatekoa bi epetan jasoko da: lehenengoa Igartza Musika Beka ematearekin batera, eta bigarrena kontzertua egin ondoren.













