Siriarrei laguntzeko janaria eta materiala bilduko dute Gabirian
GABIRIA // Siriar errefuxiatuei bidaltzeko, Gabiriako Balentzategi herri eskolan bilketa egiten ari dira, maiatzaren 9tik. Janaria latan (kristalik ez, txerrikirik ere ez), esne-hautsa, garbiketako gaiak, haur eta zahar pardelak, jostailu txikiak (pila...
GABIRIA // Siriar errefuxiatuei bidaltzeko, Gabiriako Balentzategi herri eskolan bilketa egiten ari dira, maiatzaren 9tik. Janaria latan (kristalik ez, txerrikirik ere ez), esne-hautsa, garbiketako gaiak, haur eta zahar pardelak, jostailu txikiak (piladunak ez), bendak, makuluak eta gurpildun aulkiak, konpresak (tanpoiak ez), eskolarako materiala eta mantak nahi dituzte. Maiatzaren 27ra arte jasoko dituzte.