Txanboren doinuen itzal luzea
Apirilaren 8an bete ziren ehun urte Ramon Modesto Aranburu Txanbo txistulari beasaindarra jaio zela, eta urteurren hori gogoan, joan den larunbatean, Loinatz jaietako ...
Apirilaren 8an bete ziren ehun urte Ramon Modesto Aranburu Txanbo txistulari beasaindarra jaio zela, eta urteurren hori gogoan, joan den larunbatean, Loinatz jaietako helduen danborradan, hark sortutako hiru pieza jo zituzten: San Martinen ereserkia, Beasaingo diana eta Beasaingo Martxa.
Txistulari leineku familia batean jaioa, ume-umetatik Beasaingo Udal Txistulari Bandako kidea izan zen, baita bertako zuzendari ere 1951 eta 1973 urteen artean. Beasaingo eta bailarako «txistularien txistularia» izan zela jasoa du Josetxo Zufiaurre etnografoak Beasaingo Paperak agerkariko 14. zenbakian. Beasaingo Goizeresiko txistulariek urriko alardean gogoratuko dute Txanbo.