Aritz Egea iaz, Sancti Spiritun.
Zegama-Aizkorriko hitzordua gerturatu ahala, hasi da aurrealdeko postuetan izan daitezkeen korrikalarien izen dantza. Kilian Jornetez gain, Remi Bonnet suitzarra jotzen dute faborito nagusien artean; aurten gainera, Marco de Gasperi ez da etorriko.
Euskal korrikalarien artean, Aritz Egea urretxuarra da lehen postuak lehiatzeko hautagaietako bat. Iaz 4. postua lortu zuen, eta erronka koska bat gorago gelditzea bada ere, aurten ez du uste postu hori errepikatzerik izango duenik. «Sentsazioak ez dira iazkoak bezain onak, baina ondo entrenatu dut eta teorian ondo nago».
Berak ere Bonnet jotzen du faborito nagusitzat. «Irabazi eta, seguru aski, errekorra egingo du. 20-21 urte ditu eta txundituta nauka. Nik bezala, hasieratik egurra ematen du. Baina bukatu ere egurrean bukatzen du!».
Aritz Egearen podiuma
Podiumean sartzeko faboritoak Jornet, Pvik eta Luis Alberto Hernando espainiarra direla uste du. Euskaldunak ez ditu podiumean ikusten. «Euskal selekzioko bostok aurrean egongo gara. Ondo bidean, guztiok 20 lehenengoen artean. Baina podiumean sartzea oso zaila izango da. Podiumean sartzen banaiz, lasterketetan parte hartzeari utziko diot», amaitu du.
Albiste honekin lotuta: