Sindikatuen babesa ekainaren 5eko herri-galdeketari
Goierriko ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek, ekainaren 5ean egingo den galdeketari babesa adierazi diote. Goierriko enpresa handienetako komiteetako ordezkariak izan dira, gaur, Beasaingo Igartza jauregian egindako agerraldian: Arcelor Olaberria, CAF, Estanda, Indar, UZ, Bellota, GKN eta beste hainbat. Galdeketak bultzatu nahi dituzte eta herritarrak eta langileak parte hartzera deitzen dituzte.
Kontsulta egitea eta erabakia hartzea errespontsabilitate ariketa bat dela esan dute. Kolektibo gisa indartzeko modu bat dela, menpekotasunaren kateak hautsi eta langileen erabakien jabe izan nahi dutela adierazi dute. Galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea, kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko ariketa ezin hobea dela esan dute.