Estatuko lantegien babesa jaso dute Zumarragako Arcelorreko langileek
Eguerdian elkarretaratzea egin dute Arcelor Mittaleko langileek, Zumarragko lantegiaren aurrean. Estatuko lantegi guztietako langile batzordeetako ordezkariak izan dira elkarretaratzean, eta elkartasuna adierazi diete Zumarragako langileei. Guztira ehun lagunetik gora elkartu
Eguerdian elkarretaratzea egin dute Arcelor Mittaleko langileek, Zumarragko lantegiaren aurrean. Estatuko lantegi guztietako langile batzordeetako ordezkariak izan dira elkarretaratzean, eta elkartasuna adierazi diete Zumarragako langileei. Guztira ehun lagunetik gora elkartu dira, euripean. Lantegia ez ixteko aldarrikatu dute.
Elkarretaratzearen ostean, bilera egin dute langile batzordeek. Estatu mailako mobilizazioak antolatu nahi dituzte, modu bateratuan. Manifestazio bat antolatzeko asmoa agertu dute, baina oraindik ez dute ezer adostu. Bihar, Zumarragako langileen batzordea berriz bilduko da mobilizazio proposamen zehatz bat adosteko.
Aitzor Cajaraville langile batzordeko kidearen hitzetan, indarra egiteko beharrezkoa da Zumarragako arazoa estatu mailara eramatea, eta beste lantegietan ere protestak egitea. “Arazoa oraingoz Zumarragak eta Sestaok dute, baina, altzairua nola dagoen ikusita, etorkizunean besteek ere izan ditzakete.
Olaberriara oinez
Igandean, Zegama-Aizkorri maratoian eta Iñaki Beitia mendi martxan izango dira Zumarragako langileak. Datorren ostegunean, berriz, oinez joango dira Zumarragatik Olaberriako lantegiraino.