LGTBI-fobiaren aurkako eguna egin dute Segurako Laiotz herri eskolan
Maiatzaren 17a LGTBI-fobiaren Aurkako Eguna izendatu zuten, eta Goierrin ere zenbait ekintza egin dituzte. Segurako Laiotz Herri Eskolan, esaterako, gai hori jorratu dute Hezkidetza Proiektuaren barruan. Asteartean, ikastetxeko sarreran ostadarraren bandera jarri zuten, eta emakumezko nahiz gizonezkoen irudiak, ostadarraren koloreekin margotu zituzten, bikote mota ezberdinak irudikatuz eta aukera ezberdinen berdintasuna bultzatu nahian. Horrez gain, gaia lantzeko hainbat film eta testu aztertu dituzte ikasgeletan.