Abiatu dira Aizkorriko kilometro bertikaleko aurreneko korrikalariak
Laura Orgué eta Josep Viñas izan ziren irabazleak. Viñasek 34:27ko denbora egin zuen, eta Orguek 40:23koa. Proba hori, Skyrunner National Series 2016 eta 2016ko Euskadiko Koparako puntuagarria izango da.
@goierriHitza(r)en Txioak
//
Hasi da Aizkorriko II. Kilometro Bertikala. Dagoeneko lehendabiziko korrikalariak abiatu dira Zegamako plazatik; lehen zatia neutralizatua izango da eta taldeka egingo dute; Harrihaundiko irteera puntura (505 metro) bidean doaz, han hasiko baita erlojupeko saioa. Irauleko tontorreraino (1.520 m.) guztira 3.000 metroko ibilbidea egin beharko dute, 1.015 metroko desnibelarekin. Denera 200 lagunek parte hartuko dute, horien artean, 17 goierritar. Erlojupeko proba da, eta aurten, berrikuntza moduan, launakako taldetan aterako dira. Aurrena emakumezkoen bost taldeak aterako dira, minutu banako tartearekin. Ondoren, gizonezkoen txanda izango da.
Iaz jokatu zuten aurreneko aldiz Aizkorriko Kilometro Bertikala, eta