Eskola Agenda21eko audientzia Itsasondon
Itsasondoko udaletxean Eskola Agenda 21eko audientzia egin da gaur goizean. Urkipe herri eskolako neska mutilak alkatearekin bildu dira elikadura jasangarria gaiaren inguruan hartutako konpromiso eta ondorioak aurkezteko. Alkateak bere erantzuna eman die, eskerrak emanez egindako lan guztiagatik eta beraien eskaerak aintzakotzat hartuko dituztela esan du. Dagoeneko audientzian aipatutako gauza batzuk egiten ari direla esan du. Bukaeran, marrubiak banatu dituzte denen artean eta eskolako baratzean bildutako ilarrak zozketatu dira.
Oraingo honekin 11 ikasturte bete dituzte Agenda 21eko programaren barruan. Herri eskola osatzen duten neska-mutil guztiek parte hartu dute eta ekintza ugari burutu dituzte Haur Hezkuntzatik hasita 6.maila arte.