Eguraldi eguzkitsuarekin jokatu da gaur Zegaman II. Aizkorri Kilometro Bertikala, igandeko Zegama-Aizkorriren atarikoa. 200 korrikalari, tartean 12 goierritar, lauko taldeka abiatu dira 16:00ak puntuan zirenean, minutuko tartearekin Zegamako plazatik Arriaundiraino, beroketak eginez. Handik aurrera, 3 kilometroko aldapa gogorretan, lehia bizia izan da Aizkorriraino.
Gaurko proban, euskaldunak izan dira nagusi: emakumezkoetan Maite Maiora (Mendaro, Gipuzkoa) eta gizonezkoetan Iban Murua (Elgoibar, Gipuzkoa).
SailkapenakGizonezkoetan:
Iban Murua…………… 36:43
Oriol Cardona ………. 36:47
Agusti Roc ……………..38:02
Emakumezkoetan:
Maite Maiora ……………….. 45:43
Vanesa Ortega ……………… 48:07
Virginia Perez ………………. 51:26ç
Goierritarrak:Gizonezkoak
15. Anartz Etxeberria (Idiazabal)…….. 43:42
35. Oliver De Castro (Legazpi)………. 47:42
38. Asier Oiarbide (Idiazabal)……….. 48:12
47. Josu Etxeberria (Zerain)………….. 49:31
67. Carlos Moran (Zegama)……………. 52:15
69. David Sanz (Idiazabal)…………….. 52:18
71. Alberto Mella (Beasain)……………. 52:24
99. Juanjo Aranburu (Zumarraga)……. 55:42
127. Iñaki Unanue (Urretxu)…………….1:00:28
170. Alfonso Tesoro (Zumarraga)……. 1:11:39
Emakumezkoak
10. Itsasne Galfarsoro (Legazpi)…………. 58:50
16. Janire Agirre (Ataun)…………………… 1:12:58
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.