Giroa gori Ordiziako Erdi Aroko azokan
Ordizian 21. Erdi Aroko azoka. Artzain Egunaren ondotik, Ordiziako aparteko azoketan bigarrena da Erdi Arokoa. Errege segizio eta juglareen irteeraren ondotik, Ordiziako musika eskolako banda kalez kale ibili da kasko historikoa girotzen. Plaza Nagusia, Kale Nagusia eta Andre Mari kalea eskulangile eta artisauen postuz beteta daude, eta kale giro ederra egongo da goiz-eguerdi partean. Barrenako aurrean, berriz, eskulanekin eta jolasekin gozatzeko aukera izan dute haurrek.
Festak arratsaldean izango da jarraipena. Azokako segizioak 17:30ean aterako da berriz kalera, eta 18:30ean, Beti Argi musika banda, Laguntasuna Errodalla eta Larru-Arri elkarteko abesbatza ariko dira kalea girotzen. 21:00etan, berriz, suaren inguruko ipuinak kontatuko dituzte plazan. Bihar ere, goiz eta arratsaldez egongo da azoka irekita.
Giro bero eta eguzkitsua lagun dela ospatzen ari da