Maratoian parte hartuko duten goierritarrak, gaur arratsaldean. Arg./I.Gurrutxaga
Zegama-Aizkorrin parte hartuko duten lasterkari goierritarrek babesa adierazi diote gaur Gure Esku Dagok ekainaren 5erako deitu duen galdeketari. Dortsalak jasotzeko eguna zen gaur Zegaman, eta hori baliatuz, argazkia atera dute Aitxuri eskolako eskaileratan Goierriko 40ren bat mendi lasterkarik. Tartean ziren, besteak beste, Elena Calvillo eta Lake Oiarbide bezalako korrikalari beteranoak, eta baita Zegama-Aizkorriko edizio guztietan parte hartu duen –bihar ere parte hartuko du– Koldo Urrestarazu lazkaotarra.