Daniel Osanz eta Lide Urrestarazu ordiziarra, Junior Traileko irabazleak
Jacako Daniel Osanz eta Lide Urrestarazu ordiziarra nagusitu dira Zegama-Aizkorri Junior Trailen. Gizonezkoetan bigarrena Otxandioko Aitor Ajuria izan da eta hirugarrena Josep Morales kataluniarra. Lehen goieritarra Aitor Intsausti zaldibiarra izan da. 12. postuan heldu da. Aitor Mujika beasaindarra 17. postuan heldu da. Emakumezkoei dagokienez, lehen bi sailkatuak goierritarrak dira: Lide Urrestarazu ordiziarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra.