Hasi da Zegama-Aizkorri!
Zegamako elizako kanpaiek bederatziak jotzearekin batera ziztu bizian abiatu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiko parte hartzaileak. Aritz Egea urretxuarra, beti bezala, egurra ematen hasi da. Berak ekin dio lehen postuan herri irteerako aldapar, Tadei Pvik iazko irabazlea gertu zuela. Eguraldiari dagokionez, petraldu egin da. Euri apur bat hasi da eta haize zakarra dabil. Aizkorrin 5 gradu inguru daude.
Korrikalariak abiatu aurretik, azken urtebetean zendu diren antolakuntzako hiru kide omendu dituzte: Jabier Otaegi, Juanjo Berasategi eta Migel Mari Mendizabal. Antolatzaileek Aizkorriren argazkia duen koadro bana oparitu die beraien senitartekoei eta dantzariek aurreskua dantzatu diete.
@goierriHitza(r)en Txioak
//