First Group operadorearekin eta Eversholt Rail Group eta Beacaon Rail finatzan enpresekin, Civity UK plataformako
bost kotxeko hamabi unitate elektriko eta bidaiarien 66 kotxe hornitzeko eta mantentzeko lanak eskuratu ditu CAFek. Ingalaterrako iparraldeko eskualderako lana izango da.
Unitate berriek azken aurrerapen teknologikoak izango dituzte, eskualdeko zerbitzuaren baldintzak hobetzeko.
Erresuma Batuan sendotuz
Kontratu berriarekin, Erresuma Batuko merkatuan sendotu egin da Beasaingo CAF enpresa. “
First Group eta Arriva UK operadoreekin adostu berri diren esleipen horiek urrats erabakigarria eragin dute Erresuma Batuko trenbide-sektorean CAF sendotzeko estrategian, 90eko hamarkadan herrialdean sinatutako lehen proiektuarekin hasitakoaren ildotik”, diote CAFetik.
Australian ere bai
Era berean, joan den astean Canberrako Metro Partzuergoko kide gisa, 20 urtez 14 tranbia hornitzeko eta mantentzeko kontratua sinatu zuen CAFek, Australiako hiribururako tren arineko linea berria eraikitzea biltzen duen proiektuaren baitan. Kontratu honek 100 milioi euro baino gehiagoko balioa du.