La Nave talde nafarra sailkatu da Antzemotz lehiaketako finalera
Larunbatean Antzezmotz antzezlan laburren lehiaketako hirugarren kanporaketa jokatu zuten. Barbara Rivas eta Edu Elias zumarragarren taldeek eta La Nave taldeko nafarrek parte hartu zuten. Azken hauek sailkatu ziren finalera, umorezko
Larunbatean Antzezmotz antzezlan laburren lehiaketako hirugarren kanporaketa jokatu zuten. Barbara Rivas eta Edu Elias zumarragarren taldeek eta La Nave taldeko nafarrek parte hartu zuten. Azken hauek sailkatu ziren finalera, umorezko lan batekin Azken kanporaketa larunbatean izango da, 22:30ean, Labeagan. Donostiako Pollo Rosa, Txarto baina alai eta Txinparta taldeek eta Bizkaiko Dame venenok parte hartuko dute. Hortik aterako da azken finalista. Orain arte, La Naverekin batera, Olatz Soraluze urretxuarra eta Irun eta Errenteriako Dosekilibrados taldeak sailkatu dira. Finala ekaineko lehen larunbatean izango da, 22:30ean.