«Nire lanbideak ez du ezer txarrik, maite dut janaria prestatzea»
Manu Hernandez (Iruñea, 1972) munduko gizona dela esan daiteke. Jaiotzez Iruñekoa bada ere, Urretxun bizi da egun, baina alegiartzat du bere ...
Manu Hernandez (Iruñea, 1972) munduko gizona dela esan daiteke. Jaiotzez Iruñekoa bada ere, Urretxun bizi da egun, baina alegiartzat du bere burua. Orain urtebete eskasetik Itsasoko ostatuko gidaritza uztartzen du Labekoa Berri jatetxekoarekin batera. 1993an hasi zen ostalaritzan lanean, «parrilero moduan». Lanbidea hobbytzat du Hernandezek, eta horregatik dio ez duela ezer txarrik, «maite dut janaria prestatzea eta sukaldari izatea». Ostatua hartu zuenetik ia urtea pasata, balorazio «ona» egiten du, hasieran gogorra izan zela aitortzen badu ere.
Zein zaletasun dituzu? Futbola, realzalea naiz. Eta landareak.
Liburu bat. El vino del cielo a la tierra.
Musika talde bat. Doctor Deseo.
Abesti bat. Radio Futuraren Semilla negra.
Janari bat. Amak egindako txitxirioak.
Edari bat. Ardoa.
Oporretarako leku bat. San Fernando, Cadizen.
Goierriko txoko bat. Kizkitza.
Amets bat. Itsasoko ostatuan urte asko pasatu ahal izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena? Orain dela bi aste, iloba bat.
Zeri diozu beldurra? Nekeari.
Gorroto duzuna. Faltsukeria.
Zerk sortzen dizu irribarrea? Edozein tontakeria txikik.
Itsasoko alkate bazina? Ez dago haur asko, baina beraientzako zerbait egingo nuke.