Zegamako pilotariak izan dira nagusi XI. Bost herrien arteko txapelketan
Larunbat arratsaldean Mutiloako pilotalekuan jokatu ziren lau finaletatik hiru irabazi zituzten Zegamako pilotariek.
- Aurrebenjaminak: Zegama 3 (Urtzi Etxeberria, Oinatz Otaegi eta Julen Galdos) taldeak Zegama 2 taldeari (Aratz Collado, Abio De Prado eta Manu Otaegi) irabazi zion.
- Lehengo urteko benjaminak: Izal 1 taldea irabazle (Manex Kerejeta eta Haritz Mintegi) Zegama 1 taldeari (Eneko Agirre, Xoan Otero eta Oier Errasti) irabazita.
- Bigarren urteko benjaminak: Zegamak (Ander Ormazabal eta Ander Otegi) Segura (Ortzi Arregi, Unai Eguren eta Manex Berasategi) hartu zuen mendean.
- Alebinak: Zegamako taldeak (Unai Barandiaran eta Egoi Telleria) Izal 1 taldeari (Unax Aldasoro eta Iker Garcia) irabazi zion.