Angel Unzu eta Luis Gimenez gitarra joleen saioa gaur, Igartzan
Musikagintzan ibilbide luze eta oparoa egindakoa da Angel Unzu gitarra jole eta konpositore nafarra. Bakarka argitaratu dituen diskoez gain, Benito Lertxundi, Anje Duhalde, Amaia Zubiria edota Oreka TX bezalako musikariekin lan egin du. Azken lanean (Dúos, 2015), hainbat gitarrajole eta musikarirekin batera aritu da, binakako formatoan.
Hain zuzen ere, formato horretan aurkeztuko du bere lana gaur, Beasainen egingo duen kontzertuan. Unzu, Luis Gimenez gitarra jolearekin batera etorriko da. Emanaldia 19:30ean izango da, Igartzako jauregian.