Gazte Antikapitalistak taldeak bere gain hartu ditu maiatzaren 1eko pintadak
Gazte Antikapitalistak taldeak LAB sindikatuaren manifestazioan egin ziren pintadak bere gain hartu ditu, Goierriko Hitza egunkarira bidalitako gutun batean. LABek eta Arcelorreko langileek ez zutela zerikusirik izan esan dute. Baita
Gazte Antikapitalistak taldeak LAB sindikatuaren manifestazioan egin ziren pintadak bere gain hartu ditu, Goierriko Hitza egunkarira bidalitako gutun batean. LABek eta Arcelorreko langileek ez zutela zerikusirik izan esan dute. Baita helburua banketxe eta multinazionalen jarrera salatzea zela. Urretxuko Udalaren salaketa kritikatu dute: «Ez dugu onartuko gezurrak esatea. Gure ekintzak ez dira langileen eta komertzio txikien kontrakoak izan».