Zaldibiako Beñat Garmendia Berasain, zozketako sariarekin. /Hitza
Beñat Garmendia Berasain mutiko zaldibiarrak eskuratu du Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainako aurreneko saria. 30 euroko balioa duen erosketa-txartela jaso du. Kanpaina hori irakurtzeko zaletasuna sustatzeko denez —euskaraz—, atzera euskarazko liburuak edo materiala erosten gastatu ahalko du.
Zaldibian bigarren zozketa ekainaren hasieran egingo dute. Kanpainan, bestetik, deskontu txartela eskuratzeko modua maiatzaren 31ra arte dago. Udal bibliotekara joan, irakurritako liburuari buruzko fitxatxo bat bete, eta euskarazko liburuak erosteko %35eko deskontua lor daiteke.
Ondoren, deskontu txartelak ekainaren 11ra bitarte erabili beharko dira.