Antxoa marinatuen entsalada
Gabiriako Korta jatetxeako Lontxo Ormazabalek prestatutako errezeta
OsagaiakPertsonako
4 antxoa Letxuga Tomatea Urdaiazpikoa Gatza Oliba olioa Lima Modenako ozpina Errezeta ...Gabiriako Korta jatetxeako Lontxo Ormazabalek prestatutako errezeta
Osagaiak
Pertsonako
- 4 antxoa
- Letxuga
- Tomatea
- Urdaiazpikoa
- Gatza
- Oliba olioa
- Lima
- Modenako ozpina
Errezeta
Antxoak ondo garbitu, hezurra kendu, eta bakoitzetik bi xerra atera behar dira. Ondoren, ontzi batean marinatzen jarri limaren zukuarekin, oliba olioarekin eta gatzarekin. 15 minutuz utzi bertan, marinatu arte.
Mahai gainean film gardena zabaldu eta gainean antxoa xerrak jarri eta uztai baten laguntzaz moldeatu. Antxoen gainean dadotxoetan zatitutako tomatea jarri, eta gainean urdaiazpiko xerrak. Letxuga hostoak gatzarekin, oliba olioarekin eta gatzarekin gozatu. Letxuga horrekin osatu moldea.
Aurkezpena
Uztaia beteta dagoenean plater baten gainean buelta eman, film gardena eta uztaia kendu eta zerbitzatzeko prest dago.