Iker Irribarria Txapagain pilota eskolakoekin, hasiera oroituz
Igandean du Iker Irribarriak Banakako Txapelketako final handia, Urrutikoetxearekin. Pilotako partida garrantzitsuena jokatu aurretik, sustraietara itzuli, eta pilotan hasi zen Ordiziako Txapagain elkarteko lagunei keinu bat egin die. Aste honetan bisitan izan dute Irribarria Txapagain pilota eskolako haurrek.