
Urtebete da Beasain Kirol Elkarteko Irantzu Aizpurua Regil jokalari ataundarra Mexikon istripuz hil zela. Heriotzaren lehen urteurrenean, omenaldi ospakizuna antolatu du Beasain KEk igandean, Loinatz futbol zelaian.
- 10:45ean Beasaingo futbol eskolako eta Beasain KEko alebin taldeetako nesken arteko partidak jokatuko dituzte.
- 11:30ean, Realeko eta Beasain KE Euskal Ligako eta gainerako taldeek berotze ariketak egingo dituzte.
- 11:50ean, Realeko, Beasain KE Euskal Ligako eta gainerako jokalariek harrera egingo diete Irantzuren gurasoei. Lore sorta eta oroigarria eskainiko diete, ohorezko aurreskuarekin batera.
- 12:00etan, Realaren eta Beasain KE Euskal Ligako nesken taldeen arteko partida hasiko da.
Omenaldian eskainiko zaien plaka-oroigarria Igartza futbol zelaiaren sarreran kokatuko dutela jakinarazi dute.