Lazkao Kirol Elkartea Erregionalen taldea atera nahian da
LAZKAO // 2016-2017ko futbol sasoiari begira, Lazkao Kirol Elkarteak Erregional mailan lehiatuko den taldea osatu nahi du. Kirolari faltagatik, hutsunea sortu zen arlo horretan duela urtebete, eta ez du gorengo talderik izan Lazkaok. Orain, datorren ur...
LAZKAO // 2016-2017ko futbol sasoiari begira, Lazkao Kirol Elkarteak Erregional mailan lehiatuko den taldea osatu nahi du. Kirolari faltagatik, hutsunea sortu zen arlo horretan duela urtebete, eta ez du gorengo talderik izan Lazkaok. Orain, datorren urtean jubenil izateari utziko dioten jokalariei jarraipena eskaini nahi die elkarteak. 1997an edo lehenago jaioa behar da. Izena ekainaren 3a baino lehen eman behar da (653 715 748).