Igandean hasiko da Motorraren Astea, Seat 600 topaketa batekin
Gaur eguerdian Zumarragako 14. Motorraren Astea aurkeztu dute. Udaberrian, Seat 600 topaketa, rallya eta argazkigintza uztartzen dituen lehiaketa eta auto klasikoen kontzentrazioa egongo dira. Urriaren 22an, berriz, Sunsundegi rallyak geldialdia
Gaur eguerdian Zumarragako 14. Motorraren Astea aurkeztu dute. Udaberrian, Seat 600 topaketa, rallya eta argazkigintza uztartzen dituen lehiaketa eta auto klasikoen kontzentrazioa egongo dira. Urriaren 22an, berriz, Sunsundegi rallyak geldialdia egingo du Zumarragan.
Motorraren Astea igandean hasiko da, Seat 600 kontzentrazio batekin. 30 auto inguru elkartuko dira, plazan. Erakusketa 09:20ean hasiko da. 12:15ean Antiora joango dira eta 12:30ean Mirandaolara. Arratsaldean ere autoak ikusteko aukera egongo da: plazan, 16:30etik 18:00ak arte.
Ekainaren 19an lehiaketa berezi bat egongo da. 25 urte baino gehiagoko autoak dituzten Goierri garaiko bizilagunek parte hartu ahal izango dute. 09:00etan Zelai Arizti pilotalekuan elkartuko dira eta ondoren Aztiriara joango dira. Handik aterata, antolatzaileek esandako hamar tokitan argazkiak atera beharko dituzte. Kilometro gutxien egiten dituenak irabaziko du. Izena emateko, rallyefotozumarraga@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Biharamunean, auto klasikoen erakusketa egingo dute Zumarragan. 09:30etik 12:30era eta 16:30etik 18:00etara egongo dira ikusgai Zumarragako plazan. Bukatzeko, urriaren 22an Sunsundegi rallyko auto klasikoek Zumarragako plazan geldialdia egingo dute. 18:00etan izango da.