Independentistak sareak euskal Estatuaren aldeko aldarria egin du
Independentistak sareak euskal Estatuaren aldeko aldarria egin du gaur arratsaldean Urretxun. Ekainaren 5eko herri galdeketak txalotu ditu eta herritar guztiei bozkatzeko deia egin die. Galdeketek Euskal Herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko
Independentistak sareak euskal Estatuaren aldeko aldarria egin du gaur arratsaldean Urretxun. Ekainaren 5eko herri galdeketak txalotu ditu eta herritar guztiei bozkatzeko deia egin die. Galdeketek Euskal Herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko une egokia eskaintzen dutela gehitu dute eta “iraganetik datozen inkomunikazioak” gainditzera gonbidatu dituzte herritarrak. “Guztiontzat eta guztion artean eraiki beharko dugun etorkizunari buruz hitz egiteko ordua da”.
Gainera, euskal Estatuari bai esateko hamaika arrazoi eman dituzte: Euskal Herriaren biziraupena eta gizarte parte hartzailea bermatzeko, hobeto bizitzeko, justizia soziala lortzeko, Euskal Herri euskalduna lortzeko, hezkuntza sistema propioa lortzeko, gazteriari zoriontsu bizitzeko aukera emateko, eredu patriarkalarekin hausteko, ustelkeriarekin, esklusio sozialarekin eta arrazakeriarekin bukatzeko…
Bukatzeko, herritarrak ekainaren 5eko galdeketan parte hartzera eta ekainaren 6tik aurrera euskal Estatuaren eraikuntzan lan egitera animatu dituzte.