Ordiziako 2016ko udal aurrekontua aho batez onartu dute
2016ko aurrekontua onartu zen bart udaletxean egindako Osoko Bilkuran. Udal Gobernuak aurrekontua aho batez onartzea lortu zuen oposizioaren laguntzarekin. Urtarrilean aurkeztu zuten proposamena lehengoz eta Osoko Bilkura hartan ez zuten aurrera egitea lortu. EH Bildu eta Ordizia Orain ez ziren proposatutakoarekin ados agertu.
Udal gobernu taldeak haserako proposamena atzera bota eta beste bat landu behar izan du, gainontzeko alderdiekin. Oposizioko alderdiek egindako proposamenak jaso dituzte testu berrian, eta horri esker, guztien adostasunarekin lortu dute Ordizian aurrekontua izatea. Alderdi politiko guztiak pozik agertu dira batetik, guztien proposamenak biltzen dituen aurrekontua delako. Aldi berean, pena ere agertu dute alderdi guztiek, puntu honetara heltzeko mozio bat aurkeztu behar izan zelako.
Herriaren onura bilatzen duen aurrekontua dela esan zuen Ordizia Bai-eko ordezkariak. Aurrekontu parte-hartzailea dela PSE-EEkoak eta aurrekontu soziala eta benetakoa dela EH Bilduko ordezkariak.