Igandeko herri galdeketan ez parte hartzeko ohartaraziz Urquijok gutuna bidali die 34 herrietako alkateei
Gure Esku Dagok igandean herri galdeketa deituta duen 34 herrietako alkateek –tartean dira Goierriko 23 herri–, Espainiako Gobernuaren ordezkariaren Carlos Urquijoren gutuna jaso dute, herri galdeketetan ez parte hartzeko ohartaraziz.
Horrekin batera, udalen baliabiderik ezin dela erabili gogorarazi die; “ez baliabide materialik eta ez giza baliabiderik”. Udalek neutral jokatu behar dutela dio gutunak, “alderdi politiko batek independentzia bultzatu dezake, baina Admintrazio Publikoak neutral jokatu behar du, Espainiako Konstituzioak esaten duen bezala, eta interes orokorrari jarraituz”.
Gure Esku Dagok hautes mahaiak jartzeko ez du udal eraikinik erabili. Elkarte pribatuek antolatutako galdeketa da, erakunde publikoen esku hartzerik gabekoa.