Langileak sinadurak biltzen ari dira aparkalekua doakoa izan dadin.
Aparkatzeagatik ordaintzeko makina, industrialdeko aparkaleku berrian. / Arg.: Maialen Igartua
Maiatzaren 25eko osoko bilkuran, Legazpiko Udalak behin behinean onartu zuen industrialdeko aparkalekurako tarifa: orduko hamar zentimo.
Industriaguneko langileak ez daude ados, eta aparkalekua doakoa izan dadin
sinadurak biltzen ari dira. Sortutako ezinegonaren aurrean, udalak ohar bidez jakinarazi du irtenbideren baten bila ari direla: “Laister
egoera konpontzeko proposamen bat ematea espero dugu”.