Farmazia guztietan jarabe bat jarriko dute salgai, eta lortutako dirua erabiliko dute Siriarako sendagaiak erosteko. Ekainaren 6tik 30era egongo da martxan kanpaina.
Hotz Legazpiko eta SOS Siriako boluntarioak, salgai jarriko dituzten jarabeekin. / Argazkia: Maialen Igartua
Legazpiko Hotz Legazpi eta Urretxu-Zumarragako SOS Siria boluntario taldeek martxan jarri dute Siriara sendagaiak eta osasun materiala bidaltzeko kanpaina.
Ekainaren 6tik 30era egongo da martxan, eta Siriako
ospitaleetara bideratuko dute laguntza.
Kanpainaren
funtzionamendua sinplea da: hiru herrietako farmazia guztietan haurrentzako jarabe bat jarriko dute salgai. Edozein herritarrek eros dezake, 2,29 euroren truke.
Erosketa sinbolikoa izango da, jarabea ezingo baitute etxera eraman. Lortutako dirua erabiliko dute beharrezko sendagaiak erosteko. Horrez gain, Gipuzkoako ospitale ezberdinek ere emango dizkiete sendagaiak.