Zaldibiako gaztetxea ireki zutela 10 urte beteta, jaia izango da
ZALDIBIA // Zaldibiako Gazte Asanbladak bihar-etzitan ospatuko du gaztetxearen 10. urteurrena. Bihar irekita egongo da, arratsaldean. Horma-irudia margotuko dute (16:00), umeek askaria dute (17:30), eta larriek mokadutxoa (19:30). Afal ondoren, Irautea...
ZALDIBIA // Zaldibiako Gazte Asanbladak bihar-etzitan ospatuko du gaztetxearen 10. urteurrena. Bihar irekita egongo da, arratsaldean. Horma-irudia margotuko dute (16:00), umeek askaria dute (17:30), eta larriek mokadutxoa (19:30). Afal ondoren, Irautea sortzea delako dokumentala emango dute. Etzi, goizean argazki erakusketa, Zaldibiako gazte mugimenduaren ibilbideaz solasaldia (10:30, antzokian), triki-bertso poteoa, bazkaria, elektro-txaranga (18:00), eta kontzertuak (22:30, antzokian) daude, Sukarra37, Bibala eta Gureran taldeekin.